APLIKAZIO MUGIKORRAK ERABILTZEKO ETA GAILU MUGIKORRETATIK HAIETAN SARTZEKO BALDINTZAK ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

Dokumentu honen helburua ASMOZ FUNDAZIOAren (aurrerantzean, ASMOZ) titulartasuneko aplikazio mugikorren erabilera-baldintza orokorrak zehaztea da. ASMOZek Usurbilen (20170, Gipuzkoa) du egoitza soziala, Asteasuain 14an, eta G20735288 IFK du.

ASMOZek beretzat gordetzen du Erabilera Baldintza hauek aldatzeko eskubidea, unean-unean aplika daitezkeen legeetara egokitzeko.

Erabilera Baldintza Orokorrez gain, aplikazioen zenbait zerbitzuk, beren ezaugarri bereziak direla eta, erabilera-baldintza partikularrak izan ditzakete (aurrerantzean, Baldintza Partikularrak).

Edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Enpresak Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika aldatu eta egokitu ahal izango ditu. Aldaketa horiek webgunean eta aplikazioetan argitaratuko dira, eta argitaratzen diren unean sartuko dira indarrean.

Hori dela eta, Erabiltzaileak noizean behin berrikusi beharko du ea Baldintza hauetan aldaketarik dagoen, eta aldaketak berariaz onartzen ez baditu ere, aldaketak argitaratu ostean Zerbitzua erabiltzen jarraitzen badu, horrek esan nahi onartu egiten dituela. Erabilera Baldintzen edo Pribatutasun Politikaren egokitzapenekin ados ez badago, uko egin ahalko die, Zerbitzua erabiltzeari utziz.

Aplikazioa deskargatzea eta hartan sartzea doakoa da, konexioaren kostuari dagokionez, erabiltzaileek kontratatutako sarbide-zerbitzuaren hornitzailearen telekomunikazio-sarearen bidez. Zerbitzu jakin batzuk gure bezeroentzat soilik izango dira, eta, horregatik, haien erabilera murriztuta egongo da.

Aplikazioa deskargatzen eta erabiltzen duena haren erabiltzaile izango da (aurrerantzean, Erabiltzailea), eta dokumentu honetan jasotzen diren baldintza guztiak irakurri, ulertu eta onartutzat hartuko dira.

APLIKAZIO MUGIKORRAREN ETA HAREN ZERBITZUEN ERABILERA

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du bere arriskuaren eta/edo erantzukizunaren pean erabiltzen dituela aplikazio mugikorrean eskainitako eduki edota zerbitzuak. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aplikazio mugikorra eta haren edukia eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza hauen eta, dagokionean, Baldintza Partikularren arabera erabiltzeko. Halaber, aplikazio mugikorraren zerbitzu eta edukiak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, ez ditu legez kontrako edo delituzko jardueretarako erabiliko, ez du hirugarrenen eskubideen aurka jardungo, eta/edo jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudiak edo ordenamendu juridikoa hautsiko. Hain zuzen, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza hauen eta, dagokionean, Baldintza Partikularren kontrakoak diren material eta informazioak (datuak, mezuak, marrazkiak, soinu- eta irudi-fitxategiak, argazkiak, softwarea, etab.) ez bidaltzeko, sartzeko, zabaltzeko eta hirugarren esku jartzeko. Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu, beste batzuk mugatu edo alde batera utzi gabe:

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

ASMOZek beretzat gordetzen ditu aplikazioaren eduki eta diseinuarekin lotutako marken, merkataritza-izenen eta gainerako zeinu bereizgarrien, eta jabetza intelektualen eskubide guztiak. Aplikazioaren eduki guztiak –besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua eta haiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak–, baita markak, merkataritza-izenak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere, ASMOZen jabetzakoak dira. Beraz, haiekiko eskubideak erreserbatuta daude. Markak, merkataritza-izenak eta gainerako zeinu bereizgarriak ASMOZen jabetzakoak dira; beraz, aplikazioa deskargatzeak, hartan sartzeak eta hura erabiltzeak ez du haiekiko inolako eskubiderik ekarriko berekin.

KANPOAN UTZITAKO BERMEAK. ERANTZUKIZUNA

ASMOZek ez ditu aplikazio mugikorraren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen sarbidea eta funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzen. Beraz, ASMOZ, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritako mugen barruan, ez da Erabiltzaileari eragindako kalte-galeren erantzule egingo, betiere, honako arrazoiengatik gertatu badira: erabilgarritasun-eza, sarbide-hutsegiteak eta aplikazio mugikorraren eta haren zerbitzuen jarraitutasunik eza.

ASMOZek honako eduki hauen erantzukizuna baino ez du hartuko bere gain: berak zuzenean eskaintzen dituen zerbitzuak, eta enpresak zuzenean sortutako edukiak eta bere copyrightarekin identifikatutako edukiak. Erantzukizun hori bertan behera geldituko da ezinbesteko kasuetan eta Erabiltzailearen gailuen konfigurazioa ASMOZek eskainitako Internet zerbitzuak zuzen erabiltzeko egokia ez denean.

Erabiltzaileek aplikazioa beren gailu mugikorretan edo antzekoetan deskargatu, sartu eta erabiltzeak ez dakar berekin ASMOZek birusik, harrik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ote dagoen kontrolatu behar izatea. Edonola ere, Erabiltzailearen ardura da programa informatiko kaltegarriak hautemateko eta kentzeko tresna egokiak erabiltzea.

ERABILTZAILEEN JOKABIDEA

ASMOZek ez du bermatzen Erabiltzaileek aplikazio mugikorraren eduki edo/eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Baldintza Orokor hauen eta kasuan kasuko Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztenik. Era berean, ez du bermatzen Erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak, zehatzak edo benetakoak direnik.

ASMOZek ez du aplikazioaren zerbitzu eta edukien erabileraren ondoriozko kalte-galeren gaineko erantzukizunik hartuko, ez zeharka, ez subsidiarioki; ezta Erabiltzaileek emandako datu edo informazioen egiazkotasunetik, zehaztasunetik, sakontasunetik edo/eta benetakotasunetik ondorioztatutako kalte-galeren gaineko erantzukizunik ere. Erabiltzaileak aplikazio mugikorraren bidez hirugarrenen baten nortasuna edozertarako ordezkatuz gero, ASMOZ ez da gertaera horren erantzule izango. Hortaz, Erabiltzaileek aplikazioa erabiltzeagatik, ASMOZek ez du inondik inora egiaztatu behar haiek aplikazioaren bidez ematen duten informazioa egiazkoa, zehatza, aproposa, egokia eta eguneratua denik.

ASMOZek ez ditu bere gain hartzen Erabiltzaileak edo hirugarrenek aplikazioaren bidez emandako informazioan oinarrituta hartutako erabakiak, ezta aplikazioan dagoen informazioa soilik aintzat hartuta egiten dituzten jarduerek eragindako kalte-galerak ere.