APLIKAZIO MUGIKORRAK ERABILTZEKO ETA GAILU MUGIKORRETATIK HAIETAN SARTZEKO BALDINTZAK ETA PRIBATUTASUN POLITIKA

1. ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

Dokumentu honen helburua ASMOZ FUNDAZIOAren (aurrerantzean, ASMOZ) titulartasuneko aplikazio mugikorren erabilera-baldintza orokorrak zehaztea da. ASMOZek Usurbilen (20170, Gipuzkoa) du egoitza soziala, Asteasuain 14an, eta G20735288 IFK du.

ASMOZek beretzat gordetzen du Erabilera Baldintza hauek aldatzeko eskubidea, unean-unean aplika daitezkeen legeetara egokitzeko.

Erabilera Baldintza Orokorrez gain, aplikazioen zenbait zerbitzuk, beren ezaugarri bereziak direla eta, erabilera-baldintza partikularrak izan ditzakete (aurrerantzean, Baldintza Partikularrak).

Edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe, Enpresak Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika aldatu eta egokitu ahal izango ditu. Aldaketa horiek webgunean eta aplikazioetan argitaratuko dira, eta argitaratzen diren unean sartuko dira indarrean.

Hori dela eta, Erabiltzaileak noizean behin berrikusi beharko du ea Baldintza hauetan aldaketarik dagoen, eta aldaketak berariaz onartzen ez baditu ere, aldaketak argitaratu ostean Zerbitzua erabiltzen jarraitzen badu, horrek esan nahi onartu egiten dituela. Erabilera Baldintzen edo Pribatutasun Politikaren egokitzapenekin ados ez badago, uko egin ahalko die, Zerbitzua erabiltzeari utziz.

Aplikazioa deskargatzea eta hartan sartzea doakoa da, konexioaren kostuari dagokionez, erabiltzaileek kontratatutako sarbide-zerbitzuaren hornitzailearen telekomunikazio-sarearen bidez. Zerbitzu jakin batzuk gure bezeroentzat soilik izango dira, eta, horregatik, haien erabilera murriztuta egongo da.

Aplikazioa deskargatzen eta erabiltzen duena haren erabiltzaile izango da (aurrerantzean, Erabiltzailea), eta dokumentu honetan jasotzen diren baldintza guztiak irakurri, ulertu eta onartutzat hartuko dira.

APLIKAZIO MUGIKORRAREN ETA HAREN ZERBITZUEN ERABILERA

Erabiltzaileak badaki eta onartzen du bere arriskuaren eta/edo erantzukizunaren pean erabiltzen dituela aplikazio mugikorrean eskainitako eduki edota zerbitzuak. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aplikazio mugikorra eta haren edukia eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza hauen eta, dagokionean, Baldintza Partikularren arabera erabiltzeko. Halaber, aplikazio mugikorraren zerbitzu eta edukiak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, ez ditu legez kontrako edo delituzko jardueretarako erabiliko, ez du hirugarrenen eskubideen aurka jardungo, eta/edo jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudiak edo ordenamendu juridikoa hautsiko. Hain zuzen, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du legearen, moralaren, ordena publikoaren, Erabilera Baldintza hauen eta, dagokionean, Baldintza Partikularren kontrakoak diren material eta informazioak (datuak, mezuak, marrazkiak, soinu- eta irudi-fitxategiak, argazkiak, softwarea, etab.) ez bidaltzeko, sartzeko, zabaltzeko eta hirugarren esku jartzeko. Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu, beste batzuk mugatu edo alde batera utzi gabe:

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

ASMOZek beretzat gordetzen ditu aplikazioaren eduki eta diseinuarekin lotutako marken, merkataritza-izenen eta gainerako zeinu bereizgarrien, eta jabetza intelektualen eskubide guztiak. Aplikazioaren eduki guztiak –besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, haien diseinua eta haiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak–, baita markak, merkataritza-izenak eta gainerako zeinu bereizgarriak ere, ASMOZen jabetzakoak dira. Beraz, haiekiko eskubideak erreserbatuta daude. Markak, merkataritza-izenak eta gainerako zeinu bereizgarriak ASMOZen jabetzakoak dira; beraz, aplikazioa deskargatzeak, hartan sartzeak eta hura erabiltzeak ez du haiekiko inolako eskubiderik ekarriko berekin.

KANPOAN UTZITAKO BERMEAK. ERANTZUKIZUNA

ASMOZek ez ditu aplikazio mugikorraren eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen sarbidea eta funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzen. Beraz, ASMOZ, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezarritako mugen barruan, ez da Erabiltzaileari eragindako kalte-galeren erantzule egingo, betiere, honako arrazoiengatik gertatu badira: erabilgarritasun-eza, sarbide-hutsegiteak eta aplikazio mugikorraren eta haren zerbitzuen jarraitutasunik eza.

ASMOZek honako eduki hauen erantzukizuna baino ez du hartuko bere gain: berak zuzenean eskaintzen dituen zerbitzuak, eta enpresak zuzenean sortutako edukiak eta bere copyrightarekin identifikatutako edukiak. Erantzukizun hori bertan behera geldituko da ezinbesteko kasuetan eta Erabiltzailearen gailuen konfigurazioa ASMOZek eskainitako Internet zerbitzuak zuzen erabiltzeko egokia ez denean.

Erabiltzaileek aplikazioa beren gailu mugikorretan edo antzekoetan deskargatu, sartu eta erabiltzeak ez dakar berekin ASMOZek birusik, harrik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ote dagoen kontrolatu behar izatea. Edonola ere, Erabiltzailearen ardura da programa informatiko kaltegarriak hautemateko eta kentzeko tresna egokiak erabiltzea.

ERABILTZAILEEN JOKABIDEA

ASMOZek ez du bermatzen Erabiltzaileek aplikazio mugikorraren eduki edo/eta zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren, Baldintza Orokor hauen eta kasuan kasuko Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztenik. Era berean, ez du bermatzen Erabiltzaileek emandako datuak egiazkoak, zehatzak edo benetakoak direnik.

ASMOZek ez du aplikazioaren zerbitzu eta edukien erabileraren ondoriozko kalte-galeren gaineko erantzukizunik hartuko, ez zeharka, ez subsidiarioki; ezta Erabiltzaileek emandako datu edo informazioen egiazkotasunetik, zehaztasunetik, sakontasunetik edo/eta benetakotasunetik ondorioztatutako kalte-galeren gaineko erantzukizunik ere. Erabiltzaileak aplikazio mugikorraren bidez hirugarrenen baten nortasuna edozertarako ordezkatuz gero, ASMOZ ez da gertaera horren erantzule izango. Hortaz, Erabiltzaileek aplikazioa erabiltzeagatik, ASMOZek ez du inondik inora egiaztatu behar haiek aplikazioaren bidez ematen duten informazioa egiazkoa, zehatza, aproposa, egokia eta eguneratua denik.

ASMOZek ez ditu bere gain hartzen Erabiltzaileak edo hirugarrenek aplikazioaren bidez emandako informazioan oinarrituta hartutako erabakiak, ezta aplikazioan dagoen informazioa soilik aintzat hartuta egiten dituzten jarduerek eragindako kalte-galerak ere.

2. PRIBATUTASUN POLITIKA

ASMOZek aplikazioaren edo aplikazioen erabiltzaile eta bezeroei jakinarazi nahi die zer politikari jarraituko dion, aplikazioaren edo aplikazioen funtzioak erabili ahal izateko enpresari ematen dizkioten datu pertsonal guztiak tratatzeko.

FITXATEGIAREN ARDURADUNA

ASMOZ FUNDAZIOAk (aurrerantzean, ASMOZ) aplikazioaren erabiltzaile eta bezeroei jakinarazten die datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela, eta haren arduraduna ASMOZ dela. Usurbilen (20170, Gipuzkoa) du egoitza soziala ASMOZek, Asteasuain kaleko 14. zenbakian, eta G20735288 IFK du.

FITXATEGIAREN HELBURUA

Gailu mugikorretarako aplikazioaren bidez erabiltzaile eta bezeroei eskatzen zaizkien datu guztiak beharrezkoak izango dira aplikazioa edo aplikazioak gailu mugikorretan deskargatzeak eta instalatzeak xede duen zerbitzua emateko.

BAIMENA

Aplikazioaren erabilerak datu pertsonalen tratamendua eragingo du, eta horretarako ezarritako arauen eta barne-prozeduren arabera tratatuko ditu ASMOZek. Erabiltzaileek badakite beren datu pertsonalak tratatuko direla, eta horretarako baimena ematen dute.

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 12. artikuluari jarraituz, ASMOZek beste enpresa edo profesional batzuk azpikontratatu ahal izango ditu, zerbitzu guztiak edo batzuk eman ditzaten. Hala ere, ASMOZek ez dizkie enpresa eta profesional horiei datu pertsonalak emango, eta aplikazioaren bezero eta erabiltzaileei bermatzen die eman dituzten datuak ez direla ezarritakoaz bestelako helbururen baterako erabiliko.

BERMEA ETA DATUEN BABESA

Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, ASMOZek konpromisoa hartzen du fitxategietan dauden pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatzeko eta babesteko; bereziki, haien ohorea eta intimitate familiar eta pertsonala bermatu eta babestuko ditu. Horretarako, une oro indarrean dagoen araudiari jarraituz tratatuko ditu datu pertsonalak, eta bezero eta erabiltzaileek emandako informazioa isilpean erabiliko.

Tratatzen diren datu pertsonalak ez dira erabiliko dokumentu honetan edo bi aldeak baldintza partikularrekin lotzen dituen beste dokumentu edo kontraturen batean jasota ez dauden helburuetarako.

ASMOZek ez du datuen lagapenik edo jakinarazpenik egingo, DBLOaren 11.2. artikuluan aurreikusitako kasuetatik kanpo, erabiltzaile eta bezeroek berariazko baimena ematen ez badute.

DATUEN KALITATEA

Erabiltzaile eta bezeroek zaindu egin beharko dute datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurri guztiak betetzen direla, datu horiek aldatu edo gal ez daitezen, edo baimenik gabe tratatuak edo erabiliak izan ez daitezen. Aplikazioaren bidez ematen diren datuek zehatzak eta eguneratuak izan behar dute, eta bezero eta erabiltzaileen ardura izango da datu horiek eguneratzea.

SARTZEKO, ZUZENTZEKO, DEUSEZTATZEKO ETA AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK

ASMOZek jakinarazten du erabiltzaileek sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzaketela, asmoz@asmoz.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

DATUEN KALITATEA

ASMOZek jakinarazten du erabiltzaileek sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatu ditzaketela, asmoz@asmoz.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

SEGURTASUN NEURRIAK

ASMOZek erabiltzaile eta bezeroei jakinarazi nahi die, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea eta erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartu dituela; betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda. Orobat, ASMOZek bermatzen du erabiltzaileen datu pertsonalen sekretu profesionala bermatzeko eta datu horiek gordetzeko betebeharrak beteko dituela.

PRIBATUTASUN POLITIKAREN ALDAKETA

ASMOZek beretzat gordetzen du bere Pribatutasun Politika aldatzeko eskubidea. Egoki iruditzen zaiolako aldatuko du, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren araudian, legeetan edo jurisprudentzian aldaketak gertatzen direlako.

3. BESTE BATZUK

ALDAKETAK

ASMOZek egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du. Beraz, eduki edota zerbitzuak aldatu, kendu eta berriak gehitzeko eskubidea du. Eduki edota zerbitzu horiek aurkezteko eta kokatzeko modua aldatzeko eskubidea ere badu.

ADINGABEAK

Oro har, adingabeek gurasoen, tutoreen edo lege-ordezkarien baimena beharko dute aplikazio mugikorraren zerbitzuak erabiltzeko. Haiek izango dute beren ardurapeko adingabeek aplikazioaren bitartez egiten dituzten jarduera guztien erantzukizuna. Berariaz besterik adierazten ez den zerbitzuetarako, sarbidea 18 urtetik gorakoentzat mugatuta dago.

IRAUPENA ETA AMAIERA

Aplikazio mugikorraren zerbitzu edota edukiek iraupen mugatua dute. Hala ere, ASMOZek edozein unetan, alde bakarretik eta aurrez abisurik eman gabe amaitu edo eten ditzake aplikazioa edota haren bidez eskaintzen diren zerbitzuak; betiere, baldintza partikularretan adierazitakoari kalterik egin gabe.

LEGEA ETA JURISDIZKIOA

Erabilera Baldintzei eta Pribatutasun Politikari buruzko gaiak, eta aplikazioaren bidez ematen diren zerbitzuetan partzialki edo osorik oinarrituta edo haiekin lotuta dauden gainerako gai guztiak, Espainiako legearen arabera ebatziko dira. Hortaz, aldeek dagokien foruari uko egingo diote berariaz, eta men egingo diete Donostiako epaitegi eta auzitegiei.